jueves, 19 de enero de 2012

EPAIKETARIK EZ !! Ez Zallan Ez inon


Zallako Gazte Asanbladak, 2007ko abenduan etxe huts bati bizitza eman zion eta honen ondorioz, epaiketa baten aurrean dago, non hiru gazteren aurkako salaketa faltsuak egiten diren. Gainera, jabeen eskakizuna ekonomikoa besterik ez da eta dirutza handia nahi dute. Zein da benetako interesa? Lau urte luze pasa dira eta kontuan izanda prozesu honek herrian duen eragina, behingoz ezagutzen dugu epaiketaren data, Barakaldon, otsailaren 3an izango dela, beraz zuen elkartasuna eskatzen dugu hurrengo hilabetearen buruan beteko diren ekintzetan.

Hau dela eta Z.G.A.k ekintza mordo batekin erantzun dio salaketari, hala nola hainbat arazo sozialen aurrean lan egiten zein beste kontu askotan ere, memoria pixka bat baino ez da egin behar. Aitzitik, kritika ugari jasotzen jarraitzen dugu, guk betidanik nahi izan dugun bakarra herri bat izan denean, herri bat non kultura eta aisialdia gazteek kudeatu dezakegun, gure ikuspuntu ekonomiko, politiko eta sozial kritikoarekin guztion onurako dena eraikitzeko aukera izan dezagun.

Beste alde batetik, Z.G.A.k bere ekintzak gauzatu ahal izateko lokal bat eskatu zuen ,baina aurreko udal botereak ez zigun kasurik egin eta ahal zituen traba guztiak ezarri zizkigun, horrela sortu zen gaztetxea egoera honetan denbora asko egon ondoren. Jabearen baimena geneukalakoan, udal gobernu berriari bere posizionamendua eskatzen diogu prozesu honetan eta inputatuekiko elkartasuna euren inguruan esaten diren gezurrengatik. Gainera gazteok autogestionatzeko behar ditugun espazioen kontua aztertu behar dute, honelako arazo gehiago ez egoteko herrian.

Hau guztia esanda, herriko elkarte eta taldeen laguntza eskatzen dugu eta bereziki Zallako herriari, gure herriari, auzokideen elkartasuna eskatuz eta otsailaren 2an, arratsaldeko 20h egingo den manifestaziorako gonbidapena luzatuz, gainerako ekintzak ahaztu barik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario