lunes, 26 de septiembre de 2011

Bota dute baina bizirik dirau

Asteazken goizean, goizeko 5etan, Euskal Herriko Gaztetxe Mugimendua kolpatu duen berri txar batekin esnatu ginen. 13 urtetan auzo eta herriarentzat lanean egon den Kukutza Gaztetxea desalojatzeko lehen pausoa ematen ari ziren. Donostiako Zinemaldiko filme beldurgarri bat zirudien; tanketak, aurpegia estalita zeramaten boterearen txotxongiloak, herritarrak jipoitzeko hainbat tresna, ... Desalojoarekin ez zuten nahikoa eduki eta egun hauetan beraien babesa ematera joandako jendearen kontra oldartzen jarraitu zuten. Dendetara eta tabernetara pertsianak eta ateak apurtzen sartuz, osasun etxera sartu eta parte medikuak lapurtuz eta beraien parean jartzen zen edozein erasotuz. Horretaz gain, ehunka zauritu eta hamarnaka atxilotu egon dira hiru egun hauetan. Gure babes eta indarra guzti hauei.

Gertakari tamalgarri guzti hauek PNVren borondate politikoaren bidez ekidin zitezkeen. Beraiek agintzen dutela argi utzi nahi dute, horregatik beraien irizpideetatik kanpo geratzen den edonor kriminalizatu eta jipoitu egiten dute. Azkuna jaunari esan, gu ere ez gaudela bere gizarte ereduarekin bat, non indibidualismoa, kontsumismoa, jabego pribatua… defenditzen diren pertsonen eta kolektiboen gainetik.

Beste gizarte eredu bat posiblea da eta Kukutzak hori erakutsi du 13 urte hauetan zehar. Autogestioa posiblea dela erakutsi du, kontsumismo basatiari aurre eginez, azken finean, Errekalde auzoari Udalak eskaintzen ez dion espazio libre bat eskainiz.

Zoritxarrez, Kukutza ez da erasotua izan den Gaztetxe bakarra. Azken hilabete hauetan hainbat Gaztetxe erasotu dituzte, esate baterako, Zallako Gaztetxeari sua eman eta tuberiak apurtu zizkieten; Gasteizko Gaztetxera polizia sartu eta bertakoak identifikatu eta jipoitu zituzten; Plentziako Gaztetxea, Iralako Gazte Lokala eta Koskoena Gaztetxea desalojatu zituzten eta besteetan, tamalez, kontrolak eta mehatxuak eguneroko ogi dira.

Eraso guzti hauen aurrean, gure besarkada beroena erasotuak izan zareten guztioi eta batez ere, Kukutzako lagunei. Gaztetxe eta Gazte Asanblada Mugimenduari eguneko lanari tinko eusteko dei egiten dizuegu, gizarteak desalojoen aurrean zer nolako babesa erakusten digun ikusi baita.

Gure ametsak, zuen ametsgaizto dira eta, horregatik, desalojo baten aurrean okupazio berriak emango dira!

Herri bat Gaztetxe bat!
Boterea zirikatu!

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladako Koordinadora.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

KUKUTZA DENFENDITUKO DUGU




eus

Kukutza III gaztetxea huste arrisku larrian dago. Aste honetan, urtero garai hauetan bezala kurtso hasierari irikiera eman diogu. Dantza, zirko, eskulan, autogestio… tailerrak egunero ematen dira, auzoko haurren gunea martxan da, adineko jendea eskulanak egiteko elkartzen da astean bi aldiz, liburutegia zabalik dago, jantokia zabalik dago. Hitzaldi, kontzertu eta antzerki ugari dago gure agenda kulturalean. Zer egingo dute? Abisatu gabe agertu eta hemen dagoen jendea, haurrak, adinduak, haurdun dauden emakume eta auzokideak bertatik bortizki bota?
10. instrukzio epaitegiko epaile jaunari Kukutza III gaztetxearen aurkako huste agindua bertan behera uztea eskatzen diogu.

Bilboko Udaleko agintariei bi gauza:

-Utzi gezurrak esateari! Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera eraikin honek ez ditu 6 milioi balio Azkunak zioen bezala, baizik eta 2 milioi.

-Bigarrenik, egoera berbideratzeko neurriak har ditzala lehen baitlehen. Lurraren berkalifikatzearena alegia.

Eusko Jaularitzari ere, bere esku dauden neurri politikoak berehala jarri ditzala, eta ez dezala Kukutza III gaztetxearen auzia sarraski polizial batean bilakatu.

Gure aldetik, orain arte esan dugun bezala, gaztetxea modu aktibo, baikor eta eraikitzailean defendatuko dugu, adibidez gure agenda kulturala biderkatuz. Aipatu ditugun aktibitateez gain, gaur bertan, Zea Mays musika taldearen kontzertua izango dugu eta hurrengo egunetan Anje Duhalde eta Pirritx eta Porrotxek gaztetxearen defentsa indartuko dute.

Baina ikus dezakezuenez, erresistentzia ez da soillik agenda kulturalera mugatzen, bidoi hauek, eta baita gaztetxeko txoko guztietan desalojoa ekiditeko prest dagoen jendeak lagunduko digu. Proiektu honek, izugarrizko babes soziala eta zilegitasuna erakutsi du eta kalean izugarrizko erantzuna emango da. Gaztetxea gure indar eta lagun guztiekin defendatuko dugu.

Kukutza beti egon da edonorekin hitz egiteko prest, baita gatazka honi irtenbidea bilatzeko, baina espekulatzaileen interesek egoera honetara bultzatu gaituzte…

DANON ARTEAN EUTSIKO DIOGU GOIARI!!!
GORA ERREKALDE!!!
KUKUTZATIK EZ DIRA PASAKO!!!!!

-

cas

Kukutza III Gaztetxea está en grave riesgo de ser desalojado. Esta semana, como todos los años por estas fechas, hemos iniciado un nuevo curso. Cursos de autogestión, manualidades, circo o danza, se imparten a diario. El espacio de las niñas y niños del barrio está activo. Mayores del barrio se juntan dos veces a la semana para hacer manualidades. La biblioteca y el comedor vegetariano están abiertos. En nuestra agenda cultural todas las semanas hay charlas, conciertos y actuaciones de teatro y circo. ¿Qué es lo que pretenden hacer? ¿Desalojar brutalmente sin previo aviso mientras aquí dentro hay niños y niñas, mujeres embarazadas, padres y madres, gente mayor, usuarixs y vecinxs?

Exigimos al juzgado número 10 de instrucción de Bilbao que paralice inmediatamente la orden del desalojo contra Kukutza III.

Al señor Azkuna y su equipo de gobierno, dos cosas:

-Que dejen de decir mentiras. Según los datos de la Diputación Foral, este edificio no vale 6 millones de euros, sino 2 millones.

-Que tomen las medidas políticas necesarias para reconducir esta situación, es decir, que recalifiquen el terreno.

Al Gobierno Vasco que tome inmediatamente las medidas políticas que están en su mano y que no convierta el desalojo de Kukutza III en una masacre policial.

Por nuestro lado y como venimos diciendo hasta ahora, vamos a defender el gaztetxe de manera activa, positiva y constructiva. Multiplicando nuestra agenda cultural, además de las actividades citadas anteriormente, hoy actuará el grupo Zea Mays y en las próximas semanas Ange Duhalde y Pirritx eta Porrotx para reforzar la defensa del gaztetxe.

Como se puede comprobar, la resistencia no se limita sólo a la agenda cultural. Estos bidones y la gente que está en cada rincón del gaztetxe nos ayudarán a evitar el desalojo. Este proyecto ha demostrado tener una legitimidad y un apoyo social impresionante. En la calle, se va a dar una respuesta proporcional. Vamos a defender el gaztetxe con todas nuestras fuerzas y con todas nuestras amigas.

Kukutza III siempre ha estado dispuesta a hablar con todo el mundo y a buscar soluciones para este conflicto. Pero los intereses de los especuladores nos han empujado a esta situación.

NO PASARÁN!
GORA KUKUTZA!
GORA ERREKALDE!