martes, 31 de enero de 2012

KUKUTZA OÑATIN


Hasi da Kukutzaren aldeko astea Oñatin!. Urtarrilaren 30tik otsailaren 4a arte, Kukutzan burutzen ziren tailer eta ekimen ugari izango ditugu Oñatiko herrian, udaletxearen eta herriko eragile askoren laguntzari esker.

Batez ere, gaztetxekideak gonbidatu nahi ditugu zapatuan burutuko diren ekimenetara: Rokodromoa, grafitia, tailerrak, bazkari herrikoia, zirku gala eta kontzertuak gaztelekuan(FDLN + SKASTI).

Animatu eta parte hartu! Neguko hotz siberianoari elkarrekin egingo diogu aurre!!!

jueves, 19 de enero de 2012

EPAIKETARIK EZ !! Ez Zallan Ez inon


Zallako Gazte Asanbladak, 2007ko abenduan etxe huts bati bizitza eman zion eta honen ondorioz, epaiketa baten aurrean dago, non hiru gazteren aurkako salaketa faltsuak egiten diren. Gainera, jabeen eskakizuna ekonomikoa besterik ez da eta dirutza handia nahi dute. Zein da benetako interesa? Lau urte luze pasa dira eta kontuan izanda prozesu honek herrian duen eragina, behingoz ezagutzen dugu epaiketaren data, Barakaldon, otsailaren 3an izango dela, beraz zuen elkartasuna eskatzen dugu hurrengo hilabetearen buruan beteko diren ekintzetan.

Hau dela eta Z.G.A.k ekintza mordo batekin erantzun dio salaketari, hala nola hainbat arazo sozialen aurrean lan egiten zein beste kontu askotan ere, memoria pixka bat baino ez da egin behar. Aitzitik, kritika ugari jasotzen jarraitzen dugu, guk betidanik nahi izan dugun bakarra herri bat izan denean, herri bat non kultura eta aisialdia gazteek kudeatu dezakegun, gure ikuspuntu ekonomiko, politiko eta sozial kritikoarekin guztion onurako dena eraikitzeko aukera izan dezagun.

Beste alde batetik, Z.G.A.k bere ekintzak gauzatu ahal izateko lokal bat eskatu zuen ,baina aurreko udal botereak ez zigun kasurik egin eta ahal zituen traba guztiak ezarri zizkigun, horrela sortu zen gaztetxea egoera honetan denbora asko egon ondoren. Jabearen baimena geneukalakoan, udal gobernu berriari bere posizionamendua eskatzen diogu prozesu honetan eta inputatuekiko elkartasuna euren inguruan esaten diren gezurrengatik. Gainera gazteok autogestionatzeko behar ditugun espazioen kontua aztertu behar dute, honelako arazo gehiago ez egoteko herrian.

Hau guztia esanda, herriko elkarte eta taldeen laguntza eskatzen dugu eta bereziki Zallako herriari, gure herriari, auzokideen elkartasuna eskatuz eta otsailaren 2an, arratsaldeko 20h egingo den manifestaziorako gonbidapena luzatuz, gainerako ekintzak ahaztu barik.

martes, 10 de enero de 2012

OKUPAZIO EGUNA// Urtarrilak 28, larunbata



11:00- Okupazio topaketak
13:00- EHko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko olinpiadak
15:00- Bazkaria
17:00- MANIFESTAZIOA Arriagatik "Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!"
19:00etatik aurrera: ALDE ZAHARRA OKUPATUZ!
Kale animazioa, bertsolariak, DJ-ak...
22:00- Kontzertua
ITZIARREN SEMEAK

7 Katuk 5 urte!!!

Gogora ezazue... ostiral honetan, HILAREN 13an dela Gaztetxearen 5.urtemuga, eta hori ospatzeko PORROTX pailazoarekin dugula hitzordua 17:00etan Plaza Berrian!!!

info +: 7katugaztetxea