jueves, 18 de agosto de 2011

GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON, ABUZTUAK 25



Orain dela 3 urte espekulazioaren burbuilak eztanda egin zuen, berarekin hiri modernoen bandera-ontzi zena irauliz, espekulazioa hain zuzen ere. Ordutik inperioaren ontzidiak norabidea indartu duela ikusi dugu, guztion artean poliki -poliki eraiki ditugun irlatxoekin bukatu nahian.

Irla hauek gaztetxeak dira. Justuagoa den jendarte bat sortzeko guneak, non eta desberdinak zein parekoak izaten ikas dezakegun, zer zarena, daukazuna baino garrantzitsuagoa den lekua. Gune hauen gehiengoak gune okupatuak dira. Kortsarioen eta ontzidi inperialisten eskutik Herriak berak berreskuratuak. Jabego pribatuaren gehiegikeriaren eta gune autogestionatu ezaren arteko konfliktua azaleratzen duten espazioak dira.

Azkenengo hilabeteotan desalojo-bolada bat jasan dugu, eta okupazio mugimenduarekin bukatzea helburua duen ekaitz errepresibo bat dator, horrela gazteok desmasia bat den inposatutako sistema honen aurrean, autoantolakuntzan eta alternatibak eskaintzen jarraitu ez dezagun. Desalojatuak edo erasotuak izan diren La Komi, Iralako Gazte lokala, Ermitatze Plentzian, Koskoenea Portugaleten, Zalla edo Kukutza III gaztetxea freskoen ditugun adibideak dira.

Ez gara galernen eta ontzidi ikusgarrien beldur. Korrontearen kontra igeri egiten jarraituko dugu, ur nahastuetan murgiltzen eta ez dugu inoiz dudarik izango kai abandonatuak abordatzerako orduan, noizbait nahi duenak porturatu dadin.

Gure Itsasadar maiteko kai polit honetatik, datorren abuztuaren 25ean, osteguna arratsaldeko 17.00etan gaztetxeen defentsan bustitzeko egiten dugu deia Bilboko Plaza biribilean. Ah, ta ekarri ezazue gero izango ditugun sopresentzako arropak, Kulturgunean sikoblok proba eta errekaren okupazioa izango baitugu!

Gehitu nahi genuke, Komantxek, Bilboko Okupazio Mugimenduaren konpartsa den heinean, Aste Nagusian izango dugula, eta danok gonbidatuta zaudetela txosnan porturatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario