viernes, 23 de diciembre de 2011

URTARRILAREN 28AN, GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON

Okupazioaren aldeko mugimenduko kideak

7 Katu gaztetxearen 5. urteurrenaren testuinguruan indarrak batu ditugu bilboko gazteok, ENTZUNGO GAITUZTE!Urtarrilaren 28an DENOK BIBORA!!!
Bilboko Okupazio Mugimenduaren oharra:

Bilboko Okupazio Mugimenduak, hurrengo urtarrilaren 28an burutuko duen manifestazio erraldoi baten deialdia luzatzeko batu zaituztegu gaur hemen.

Urteak dira autogestioa eta okupazioa tresnatzat hartuta bizi eredu ezberdin bat eraikitzeko lanean gaudela. Kapitalismo basatiaren indibidualismoaren aurrean, era kolektiboan, elkarlanez, Bilbo, Euskal Herri eta mundu ezberdin bat sortzeari ekin diogu.

Gaztetxeak dira, gaur egun, bizi eredu alternatibo horren adibiderik garbiena, auzoz auzo, herriz herri, kolorez betetako zirrikituak, ametsak egi bihurtzeko esparruak. Hamaika pertsona ezberdinen borondate eta lanari esker, gizarte kutsatu honi bizitza ematen diogu, zuri beltza koloreztatzen dugu.

Merkatuan oinarritutako gizarte honetan, sistema zapaltzaileari pitzadurak sortuko dizkiogu. Badakigu bizitzeko beste era bat dagoela, diruak horrenbeste garrantzi ez duen beste mundu bat, pertsonak eta baloreek garrantzia duten mundua.

Pribatizazio eta espekulazioari aurre eginez Okupazioa tresnatzat, gazteok lokal hutsak bereganatu eta proiektu alternatiboak sortzeari ekin genion, ekin diogu eta ekingo diogu!

Kapitalismoa babesten duten politiko eta instituzioek ez dute horrelako proiektuetan sinisten, haien interesetara mugatutako gizarte bat nahi dute eta horregatik erasotu eta suntsitu nahi gaituzte.

Bilbon eta Euskal Herrian badira horren hamaika adibide:

* Bilboko Gaztetxea.
* Iruñeako Euskal Jai Gaztetxea (Polizia Nazionalak bortizki desalojatu eta eraitsia).
* Santutxuko Sorgintxulo (2004an Bilboko Udalak bortizki desalojatua)
* Olabeagako Gaztetxea
* 7 KATUren lau desalojoak, gaur egun bizirik dirau
* Eta adibiderik garbiena, urte honetako irailaren 21ean Ertzaintzaren alderik bastiena erakutsiz desalojatu zuten Kukutza III gaztetxea. Edo Gasteizko Zaramaga auzoan gertatutako erasoa.

Hala ere, esan behar diegu ez dutela lortu gazteon eta proiektu ezberdin hauetan parte hartzen dugunon ilusioa eta grinarekin bukatzea. Lanean diardugu inoiz baino gogo eta indar gehiagorekin. Argi izan dezatela okupatzen jarraituko dugula! Gure saiakerak, ilegalki desalojatu arren (baimen juridikorik gabe izan bait dira azkenengo desalojoak), gaztetxeak sortzen jarraituko dugu, auzo guztietan, herri guztietan, zirrikitu guztietan! Euskal Herrian, eta batez ere Bilbon, okupatzeari ekin diogu, inoiz baino beharrezkoagoa delako, inoiz baino indar gehiago daukagulako. Kukutza IIIren desalojoa kriston kolpea izan zen herri mugimenduarentzat, baina ez gaituzte gelditu. Burua indartsu altxatuko dugu berriro, eta Bilboko auzo bakoitzean gaztetxea bat egon arte borrokatuko dugu.

Hau guztia aldarrikatzeko, datorren urtarrilaren 28an Arriagan 17,30etan hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu gaur.




Pertsona ameslariak gara, koloretazko ideiekin, koloreztatzeko gogoarekin, zuri beltzari kolorea ematen jarraituko dugu. Eskeintzen digutenaren aurrean!Amesten, pentsatzen, okupatzen eta eraikitzen jarraituko dugu! Ez gaituzte geldituko!

GURE AMETSAK DIRAUEN BITARTEAN, ZUENAK EGIN DU!
GAZTETXEAK AURRERA!

martes, 20 de diciembre de 2011

NEGUKO SOLSTIZIOA!(EDO NOLA ELIZA KATOLIKOAK SANTOMASAK INPOSATU ZIZKIGUN)

Abenduaren 21eko gaua, urteko gaurik luzeena izango dugu! Beraz, kontuz zuen alde ilunarekin!

Pasadan urtean bezala, kupela bat eramango dugu komantxero eta lagunentzako! Ekarri dantzatzeko gogoak, komantxe kamia eta baserritar soinekoa!


Gainera, eguerdiko 12.00etan prentsaurreko bat emango du BOM-ak, urtarrilak 28ko Okupazioaren eta Gaztetxeen Aldeko manifestazioa zabaltzeko. Hartu zure asanblada edo proiektuko kamia ta etorri!



Halaber, Bilboko Irratirik lotsabakoena, kontzertuak antolatu ditu Bilbiko Plaza, Goizalde Kultur elkarteak lagunduta!


sábado, 3 de diciembre de 2011

KULTURAK EZ DU JABERIK BEHAR

donstiko uxotegi gaztetxearen oharra

Uxotegi Gaztetxearen okupazioak izan duen erabilpen politiko eta mediatikoaren ondoten, azken gertaeren aurrean Uxotegiko lagunek prentsa ohar bat kaleratu dute, izan ere ostiralean bertan Donostiako epaitegian zipaioek identifikatutako hiru gazte eta Donostiako alkatearen idazkaria izan ziren deklaratzen. Hona hemen kaleratu duten oharra:


Hainbat komunikabideetan azken egunetan argitaratutako salaketengatik (bereziki Vocento taldekoak) eta eraikinaren barnean zeuden hainbat lagunen inputazioak direla eta; desalojoaren mehatxu iraunkorra, hala nola, ertzaintzako kideen jazarpen eta intimidaketaren ondorioz, UXOTEGI GAZTETXEAK honako jakinarazpena luzatzea erabaki dugu:

•Zergatik Uxotegi?Auzoko hainbat gazte taledeekin elkarlanean, gaur egun dagoen eskaintza ludiko zein kultural urriagatik (asteburutan zerbitzatzen den alkohola izan ezik), espazio berria eraikitzearen beharra ikusi genuen, denentzat irekia, guztiongatik sortua kooperazioan, askea eta sarrera dohaina duena nahi duenarentzat.

•Zergatik eraikin hau?Izaera historikoko eraikina delako (hiriko talde zaharrenekoa), 20 urte baino gehiagoz erabiltzen ez dena eta egoera negargarrian aurkitzen zelako. Egungo egitura kaltetuarekin, eraispenatik gertu (XVI mendeko zurezko egitura duen etxe batean eskonbroak apilatzearen ondorio zuzena). Interbentzio sinple baina neketsuekin hau konpontzea posible izanda, berehala ekin genion lanari. Hona hemen kronologikoki egindako lanak:

  1. Habe kaltetuegien apuntalamendua (1 argazkia)*
  2. Gehiegizko pisu estrukturalak (obra-hondakin biltegitzat erabiltzearen ondorio zuzena) eta igeltsoak igorritako hezetasun zein gazitasunak (lehio, ate… faltagatik eta fatxadako hainbat irekierengatik) habe zein habexketan sortutako kalteen konponketak.[argazkia 2]*
    Izurriteen kontrola eta elementu toxikoen desinfekzioa: Hegazti, arratoi… Hala nola, hauen gorotz kantitate handia. Baita aurretik okupatu zuten pertsonen zabor ugariak, konponduz guzti honek auzoarentzako suposatzen zuen infekzio arriskua [argazkia 3]*
  3. Lehietako eta beste fatxako beste irekidurek suposatzen zuten zuloen itxiketa (itsaso lerroan egoteak, hezetasunak eta gatzak zurezko egitura kaltetu baitute) [argazkia 4]*
  4. Egitura gainkargatzen zuten obra hondakinen garbiketa burutu dugu, nahiz eta jada konponbiderik gabe egitura kaltetu dute (hainbat solairu ez dira erabilgarriak zoruak eta egiturak erakusten duten egoera tamalgarria dela eta) [argazkia 5]*

* Eraikinaren erreabilitazioa hasi baino lehenegako argazkiak, eraskusgarri postaren amaieran

“El Diario Vasco” panfletoak 11/11/12 an argitaratutako hainbat kritika:

http://www.diariovasco.com/v/20111112/san-sebastian/juez-imputa-secretario-alcalde-20111112.html

SE ESTAN ABANDONANDO ENSERES QUE NO SON SUYOS EN LA VIA PUBLICA:
Ensereekin, suposatu dugu eskonbroei buruz mintzo direla (etxearen funtzio obra-hondakin biltegia zen), zeintzuk jakina, eraikinaren integritate estrukturala ezeztatzen zuten. Honela, hauen garbiketa beharrezkoa zen. Esan behar dugu, eskonbro guztiak ateratzen genituen heinean furgonetaz jaso ditugula, kalean egon ez direlarik minutu pare bat baino gehiago. Furgoneta eduki ez dugunean, asteazkenaren zain egon gara hauek kaleratzeko (zabor bilketaren egunean). Honen erakusgarri dugu, gaur egun ez ditugula inolako kexarik jaso auzoko biztanleen partez, aitzitik, hasieratik babestuak sentitu gara, bihotzez eskertzen duguna.
LA PROPIETARIA DE LA VIVIENDA RECLAMA QUE NO SE HAGAN OBRAS:
Etxearen jabeak, 104 urteko agurea, Madrilen bizi da, 20 urte baino gehiagoz etxea erabiltzeari uko egin diolarik eraikina guztiz abandonatua utzita. Baliteke honen ez erabilpena eta kontrol falta dela eta ez da konturatu obrak (eskonbroen kanporaketam lehio gabeko zein beste zuloen itxiera, habe apurtuen apuntalaketa…) guztiz beharrezkoak direla eraikin historiko hau zutik mantentzeko (hiriko eraikinik zaharrenetakoa). Orain dela urte pare bat udaletxeak zapaian egin behar izandako berriztapenak (familiari ordainduaraziz) noski ez dira nahikoak, ezaugarri hauetako eraikin batean. Horregatik, geuk burututako obrak eta hauen azalpenak postaren hasieran idatzi ditugu.
LA FAMILIA SE MUESTRA PREOCUPADA POR LOS DESMANES POR INCUMPLIMIENTO DE ORDENANZAS MUNICIPALES:
Eraikina eraizpenetik hain gertu aurkituta (bere garrantzi historikoa dela eta) eta abandonatua etxebizitza eskaintza arazoak dituen hiriaren zentruan; Uxotegin, ez ditugu orain bat-bateko kezka hauek ulertzen, ordenanza munizipalen babesen alardean
POSIBLES HURTOS EN EL EDIFICIO:
Nahiz eta etxea aldez aurretik toxikomanoengatik okupatuta egon, hontara sartu ginenean, zeuden altzariak goiko solairutan pilatu genituen. Hau da, aurkitutako altzari guztiak eraikinaren barnean mantendu dira (argi dago inork ez dituela nahi 25 urte baino gehiago dauzkaten animalien gorotzez eta pipiaz jotako altzariak)
LA FAMILIA PIDE AL REGIDOR QUE NO SE TIREN TABIQUES ESTRUCTURALES:
Zalantzarik gabe, gehien arritu gaituenen akusazioa. Eraikinak ez baidauzka (fatxadez gain) karga hormarik, zurezko zutabeen egitura baizik (eraikinarenganako jabe legalen interes faltaren erakusgarri). Hala ere, arkitektoen aholkuez baliatu gara uneoro, ez beharrezko arriskuak saiheztuz.
EL HEDIL DEL ALCALDE SE PERSONA CÓMO RESPONSABLE DE LA OCUPACIÓN
Gezurra, oraingoan ere. Udaletxeak ezta alkateordeak ez dira eraikinaren okupaketan inplikatu. Irailaren 24an gertatutakoaren perbersioaz ulertzen dugu akusaketa hau, non, alkateordeak personifikatutako guardia munizipalen eta gazteen artean bitarteko izan zen. Zeinek eraikinera ez sartzea aholkatu zuen ere (momentu horretan zeukan egoera tamalgarria eta suposatzen zuen arriskua argudiatuz)
Gure erabateko kritika luzatzen dugu hemen ere, udaletxeko aurreko ejekutiboari. Eraizpen arriskuan uzteagatik bere antzinatasuna dela eta, honelako garrantzia duen eraikina (1813ko sutea baino zaharragoa, hiriko kalerik zaharrenekoa izanda). Hala nola, ez dugu ulertzen, neurriak hartu izana alde zaharreko XIX mendeko beste eraikinetan (gehienbat, jarritako bainuontziek sortutako gainkargak arazoak zirela eta) eta ezer ez egitea eraikin honetan, askoz ere zaharragoa eta ahulagoa izanda. Soilik udaletxeak zapaian egindako berriztapenak jabe legalari ordainduaraziz eta jaramonik ez eginez barneko egituraren egoerari. Ezagututa beraz bere egungo egoera, hala nola bere eskonbrera erabilpena (guztiz sutsigarria). Hau, ironikoki udaletxetik metro batzuetara aurkitzen da. Ez soilik kalte konponezinak sortuaz hiriko patrimonio arkitektonikoari, baita arriskuan jarriaz beheko solairuan dagoen elkarte gastronomikoa. Ez da gainera, hirian eraikin historiko bat galtzen den lehen aldia, Odon Elorza, aurreko ejekutiboaren utzikeria eta konpetentzia faltagatik.

jueves, 17 de noviembre de 2011

KUKUTZA GAZTETXE BERRIA ILEGALKI HUSTU ZUTEN ATZO ZIPAIOEK


Kukutza II 1998an okupatu ta desalojatu zen. Orduztik hutsik jarraitzen du.

Errekaldeko KUKUTZA III gaztetxea eraitsi eta bi hilabeteren ostean, atzo azaroak 16, gaztetxe proiektua erreibindikatzeko ekintza izan zen Larraskitu kaleko 27. zenbakian, Kukutza II gaztetxea garatu zen eraikinean, hain zuzen ere.

Eraikin hori 1998ko maiatzan okupatu egin zuen Kukutzako asanbladak, eta bi hilabeteren ostean hustu egin zuten jabeak espekulatzen jarraitu nahi zuen eta. 13 urte pasa dira, eta eraikin horrek, Gazte Asanbladak eta Auzo Elkarteak behin baino geihagotan salatu duten bezala hutsik darrai, espekulazioaren bidean.

Bere jabeak, ia 20 urtetan euki du hutsik bere ardurak ekidituz. 2006. urtean, norbaitek borondatez erre egin zuen eraikina eta orduz geroztik, barruko egurrezko estrukturak usteldu egin dira, auzokideentzako osasun arrisku batean bihurtuz.

Ato 27 bat gaztetxekide sartu ziren eraikinean barrukoa garbitzeko prest arratsaldeko 5.30ak aldera, eta 2 ordutan sekulako lana egin genuen, usteldutako estrukturak botatzen. Argi utzi behar da estruktura horiek ez zirela oinarrizkoak, baizik eta estanteriak eta eskilarak. 6.30etarako ertzaintza gerturatu zen gertatzen zena ikustera. Jabearekin hitzegin ostean, desalojoarekin hasi ziren "ariete" batekin atea bota nahian. Azkenean atetik ezin zirela sartu ikusi zutenean, paretan butroi bat egin zuten. Zulotik pare bat gomazko pilota tirokatu zituzten. Behin barruan ordu bat eduki zituzten eskuak buruetan identifikatu bitartean. Generadoreak ematen zuen argia amatatu zenean, kalera atera ta identifikatu ostean libre utzi zituzten, biolentziadun okupazioa leporatuz.

Kukutza gaztetxeko asanbladatik, desalojoa ilegala izan dela badakigu, epaitegiak desalojo agindurik ez baitzuen eman. Hau da, zipaioek epaile bezala ekin zuten. Gertaera hau, beste bitan errepikatu da azkenengo hilabetean, Erandioko gaztetxea eta Donostiko Arte Ederren antzokia udaltzaingoek ilegalki hustu zutenean.

Errekaldek gaztetxe eta gune autogestionatuen guneen beharra dauka, eta instituzioek ezin dute behar hori asetu. Gainera, guztiok ordaindutako instituzio horiek, espekulatzaileen interesak defendatzen dituzte auzokideon interesen gainetik.

Okupazioa beti izango da borroka tresna duin eta efektiboa, jendartean dauden bidegabekeriak azaleratzeko, beste eredu sozial bat eraikitzeko, sortzeko, denona den lurra berreskuratzeko.

Lokartuta nahi gaituzte. Pasiboak nahi gaituzte. Produktu bihurtu nahi gaituzte.

Ez dugu etsiko gaztetxea lortu arte.Errekaldetik ez dira pasako!

Gora Kukutza gaztetxea!
Gora Errekalde!
Gora Euskal Herriko ta mundu osoko gaztetxeak!

miércoles, 9 de noviembre de 2011

-V-BILBO [A-19-N; 17:00; UDALETXEA]

ZABALDU // DIFUNDE

HAUSNARTU, EKIN! // REFLEXIONA, ¡ACTUA!

Kolpeka esnatzen gaituzte…

Izan ere, bizi garen askatasun-ilusio horren azpian, herriaren beldur diren horien bidegabekeria, intolerantzia eta zapalketa ageri dira. Ordena eta bakea eskuratuko genuela hitz eman ziguten, eta ahorren truke jarritako prezioa, gure sumisio eta obedientzia isila izan zen. Hala ere, isiltasuna apurtzen goaz eta espekulazio zein ustelkerian oinarritutako mundua agortzen doa, herriaren etorkizunari bide eginez. Horregatik, Kalea hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, eraginkorrena eta irudimentsuena den tresna erabiliz. Zergatik ez gara elkar ikusten azaroaren 19an 17:00etan Bilboko Udaletxearen aurrean?


Nos despiertan a golpes…

Y es que debajo de esa ilusión de libertad en la que vivimos se esconde la injusticia, la intolerancia y la opresión de los que temen al pueblo. Nos prometieron orden, nos prometieron paz, y todo lo que recibimos a cambio fué nuestra silenciosa y obediente sumisión. Pero, vamos rompiendo el silencio y se agota el mundo corrupto y de especulación, abriendo camino al futuro del pueblo. Por ello, os invitamos a tomar la calle, utilizando la herramienta más creativa y eficiente que conocemos. ¿Por qué no nos vemos el 19 de Noviembre a las 17:00 en frente al Ayuntamiento de Bilbao?

¡NOS VEMOS EN LAS CALLES!


--

martes, 8 de noviembre de 2011

HURRENGO EGUNETARAKO EKIMENAK

AZAROAK

9, EGUAZTENA

19:30etan, UDONDON, Deshazkuende tailerra

10, OSTEGUNA

20.30, 7KATUN,"8 Begi" antzerkia.

11, BARIKUA

20.00, PORTUGALETEko HERRIKOI lokalean, Zinema gratix "Los Caballeros de la mesa cuadrada".

21:00, UDONDON Bertsoafaria gaztetxean

ALGORTAKO TXORIMALO GAZTETXEAN. "OKUPAZIO MUGIMENDUAREN HISTORIA" bideo emanaldia, Euskal Jai eta Kukutza III-ko kideen kontakizunaz lagundurik.

12, LARUNBATA

DORREA GAZTETXEAn, "MAS GAS + RADIO AKTIBA + BAJO PRESION"

16, EGUAZTENA

19:30tan UDONDON, Hitzaldia: Irola Irrati Librea - Radios libres, la información como instrumento de transformación social

17, EGUENA

19:30tan UDONDON, Bideo proiekzioa: Memoria Historikoa "El muro rosa"

18, BARIKUA

21:30tan UDONDON, Kontzertuak: Vendetta + Itziarren Semeak 5euro

19, ZAPATUA - UDONDOKO GAZTETXEAREN URTEURRENA!!

15:00etan - Bazkari Herrikoia
19:00etan - Kalejira + Batukada "Perkudondo Brass Band" +`Magoa
21:00etan - Kontzertuak: Vacío + Subrats + Fobbos 3euro

Info + Lakelo santurtzi, Udondoko gaztetxea, txorimalo algortan

martes, 25 de octubre de 2011

ERANDIOKO GAZTETXEA HUSTU ETA BERRIRO OKUPATU DUTE

Atzo, urriak 24 astelehena, Erandioko udaltzainek eta ertzaintzak okupatu berri zen gaztetxea hustu egin zuten epai-agindurik gabe. Hustuketa ilegala zen beraz. Gaur, Gazte Asanbladak, berriro okupatu egin du hustutako eraikina gaztetxe proiektua aurrera ateratzeko asmoz.

ERRESISTENTZIA!!!

Info +: ukberri.net

lunes, 24 de octubre de 2011

ERANDIOK BADU GAZTETXE BERRIA!



ERANDIOK BADAUKA GAZTETXEA!!!
BADAUKAGU GAZTETXEA!!!


Jose Luis Goyoaga 11 zenbakiko eraikina okupatua izan da urriaren 23an.

Oharra:

Duela 5 urte gazte asanblada martxan jarri genuen, gazte alorrean zeuden gabeziei erantzuna emateko. Urte hauetan gazteon artean zein herriko jendearekin sormena, herri kultura, elkartasuna, parte hartzea...etabar Sustatu ditugu, eta asko izan gara proiektura bildu garenak.

Gazteak gara: alaiak, errebeldeak, biziak, euskaldunak, aktiboak, sortzaileak gara. Eta elkarlanaren bitartez proiektu honek bizirik jarraituko du.

Azken garaian, gure ilusio eta ametsak herriari isladatu nahi izan dizkiogu hamaika dinamiken bitartez. Erandioko kaleetan laranja kolorea hedatuz gaztetxe baten beharra zegoela ozen oihukatu dugu.

Gaur arte gure proiektua mugatua egon da, gune propiorik ez baitugu izan. Udalak ez dio gure beharrei erantzunik eman eta honen aurrean erandioko gazteriak bere bidea aukeratu du, okupazioa!

Hauxe izan da gure hautua eta hemen gaude!!! Guztion artean eraiki eta gazteok gestionatuko dugu gaztetxea!

Hau da gure gaztetxea! Hau da gure oraina eta etorkizuna! Hau da herriko gazteon momentua!

Berpiztu genuen herriaren ametsak egi bihurtzeko unea heldu da, ilusioz beteak gaude! Goazen ba kale gris honetako txoko guztiak mila kolorez buztitzera!

GORA ERANDIOKO GAZTERIA!!!!!!

GORA ERANDIOKO GAZTETXEA!!!!




lunes, 26 de septiembre de 2011

Bota dute baina bizirik dirau

Asteazken goizean, goizeko 5etan, Euskal Herriko Gaztetxe Mugimendua kolpatu duen berri txar batekin esnatu ginen. 13 urtetan auzo eta herriarentzat lanean egon den Kukutza Gaztetxea desalojatzeko lehen pausoa ematen ari ziren. Donostiako Zinemaldiko filme beldurgarri bat zirudien; tanketak, aurpegia estalita zeramaten boterearen txotxongiloak, herritarrak jipoitzeko hainbat tresna, ... Desalojoarekin ez zuten nahikoa eduki eta egun hauetan beraien babesa ematera joandako jendearen kontra oldartzen jarraitu zuten. Dendetara eta tabernetara pertsianak eta ateak apurtzen sartuz, osasun etxera sartu eta parte medikuak lapurtuz eta beraien parean jartzen zen edozein erasotuz. Horretaz gain, ehunka zauritu eta hamarnaka atxilotu egon dira hiru egun hauetan. Gure babes eta indarra guzti hauei.

Gertakari tamalgarri guzti hauek PNVren borondate politikoaren bidez ekidin zitezkeen. Beraiek agintzen dutela argi utzi nahi dute, horregatik beraien irizpideetatik kanpo geratzen den edonor kriminalizatu eta jipoitu egiten dute. Azkuna jaunari esan, gu ere ez gaudela bere gizarte ereduarekin bat, non indibidualismoa, kontsumismoa, jabego pribatua… defenditzen diren pertsonen eta kolektiboen gainetik.

Beste gizarte eredu bat posiblea da eta Kukutzak hori erakutsi du 13 urte hauetan zehar. Autogestioa posiblea dela erakutsi du, kontsumismo basatiari aurre eginez, azken finean, Errekalde auzoari Udalak eskaintzen ez dion espazio libre bat eskainiz.

Zoritxarrez, Kukutza ez da erasotua izan den Gaztetxe bakarra. Azken hilabete hauetan hainbat Gaztetxe erasotu dituzte, esate baterako, Zallako Gaztetxeari sua eman eta tuberiak apurtu zizkieten; Gasteizko Gaztetxera polizia sartu eta bertakoak identifikatu eta jipoitu zituzten; Plentziako Gaztetxea, Iralako Gazte Lokala eta Koskoena Gaztetxea desalojatu zituzten eta besteetan, tamalez, kontrolak eta mehatxuak eguneroko ogi dira.

Eraso guzti hauen aurrean, gure besarkada beroena erasotuak izan zareten guztioi eta batez ere, Kukutzako lagunei. Gaztetxe eta Gazte Asanblada Mugimenduari eguneko lanari tinko eusteko dei egiten dizuegu, gizarteak desalojoen aurrean zer nolako babesa erakusten digun ikusi baita.

Gure ametsak, zuen ametsgaizto dira eta, horregatik, desalojo baten aurrean okupazio berriak emango dira!

Herri bat Gaztetxe bat!
Boterea zirikatu!

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladako Koordinadora.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

KUKUTZA DENFENDITUKO DUGU




eus

Kukutza III gaztetxea huste arrisku larrian dago. Aste honetan, urtero garai hauetan bezala kurtso hasierari irikiera eman diogu. Dantza, zirko, eskulan, autogestio… tailerrak egunero ematen dira, auzoko haurren gunea martxan da, adineko jendea eskulanak egiteko elkartzen da astean bi aldiz, liburutegia zabalik dago, jantokia zabalik dago. Hitzaldi, kontzertu eta antzerki ugari dago gure agenda kulturalean. Zer egingo dute? Abisatu gabe agertu eta hemen dagoen jendea, haurrak, adinduak, haurdun dauden emakume eta auzokideak bertatik bortizki bota?
10. instrukzio epaitegiko epaile jaunari Kukutza III gaztetxearen aurkako huste agindua bertan behera uztea eskatzen diogu.

Bilboko Udaleko agintariei bi gauza:

-Utzi gezurrak esateari! Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera eraikin honek ez ditu 6 milioi balio Azkunak zioen bezala, baizik eta 2 milioi.

-Bigarrenik, egoera berbideratzeko neurriak har ditzala lehen baitlehen. Lurraren berkalifikatzearena alegia.

Eusko Jaularitzari ere, bere esku dauden neurri politikoak berehala jarri ditzala, eta ez dezala Kukutza III gaztetxearen auzia sarraski polizial batean bilakatu.

Gure aldetik, orain arte esan dugun bezala, gaztetxea modu aktibo, baikor eta eraikitzailean defendatuko dugu, adibidez gure agenda kulturala biderkatuz. Aipatu ditugun aktibitateez gain, gaur bertan, Zea Mays musika taldearen kontzertua izango dugu eta hurrengo egunetan Anje Duhalde eta Pirritx eta Porrotxek gaztetxearen defentsa indartuko dute.

Baina ikus dezakezuenez, erresistentzia ez da soillik agenda kulturalera mugatzen, bidoi hauek, eta baita gaztetxeko txoko guztietan desalojoa ekiditeko prest dagoen jendeak lagunduko digu. Proiektu honek, izugarrizko babes soziala eta zilegitasuna erakutsi du eta kalean izugarrizko erantzuna emango da. Gaztetxea gure indar eta lagun guztiekin defendatuko dugu.

Kukutza beti egon da edonorekin hitz egiteko prest, baita gatazka honi irtenbidea bilatzeko, baina espekulatzaileen interesek egoera honetara bultzatu gaituzte…

DANON ARTEAN EUTSIKO DIOGU GOIARI!!!
GORA ERREKALDE!!!
KUKUTZATIK EZ DIRA PASAKO!!!!!

-

cas

Kukutza III Gaztetxea está en grave riesgo de ser desalojado. Esta semana, como todos los años por estas fechas, hemos iniciado un nuevo curso. Cursos de autogestión, manualidades, circo o danza, se imparten a diario. El espacio de las niñas y niños del barrio está activo. Mayores del barrio se juntan dos veces a la semana para hacer manualidades. La biblioteca y el comedor vegetariano están abiertos. En nuestra agenda cultural todas las semanas hay charlas, conciertos y actuaciones de teatro y circo. ¿Qué es lo que pretenden hacer? ¿Desalojar brutalmente sin previo aviso mientras aquí dentro hay niños y niñas, mujeres embarazadas, padres y madres, gente mayor, usuarixs y vecinxs?

Exigimos al juzgado número 10 de instrucción de Bilbao que paralice inmediatamente la orden del desalojo contra Kukutza III.

Al señor Azkuna y su equipo de gobierno, dos cosas:

-Que dejen de decir mentiras. Según los datos de la Diputación Foral, este edificio no vale 6 millones de euros, sino 2 millones.

-Que tomen las medidas políticas necesarias para reconducir esta situación, es decir, que recalifiquen el terreno.

Al Gobierno Vasco que tome inmediatamente las medidas políticas que están en su mano y que no convierta el desalojo de Kukutza III en una masacre policial.

Por nuestro lado y como venimos diciendo hasta ahora, vamos a defender el gaztetxe de manera activa, positiva y constructiva. Multiplicando nuestra agenda cultural, además de las actividades citadas anteriormente, hoy actuará el grupo Zea Mays y en las próximas semanas Ange Duhalde y Pirritx eta Porrotx para reforzar la defensa del gaztetxe.

Como se puede comprobar, la resistencia no se limita sólo a la agenda cultural. Estos bidones y la gente que está en cada rincón del gaztetxe nos ayudarán a evitar el desalojo. Este proyecto ha demostrado tener una legitimidad y un apoyo social impresionante. En la calle, se va a dar una respuesta proporcional. Vamos a defender el gaztetxe con todas nuestras fuerzas y con todas nuestras amigas.

Kukutza III siempre ha estado dispuesta a hablar con todo el mundo y a buscar soluciones para este conflicto. Pero los intereses de los especuladores nos han empujado a esta situación.

NO PASARÁN!
GORA KUKUTZA!
GORA ERREKALDE!

jueves, 18 de agosto de 2011

GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON, ABUZTUAK 25



Orain dela 3 urte espekulazioaren burbuilak eztanda egin zuen, berarekin hiri modernoen bandera-ontzi zena irauliz, espekulazioa hain zuzen ere. Ordutik inperioaren ontzidiak norabidea indartu duela ikusi dugu, guztion artean poliki -poliki eraiki ditugun irlatxoekin bukatu nahian.

Irla hauek gaztetxeak dira. Justuagoa den jendarte bat sortzeko guneak, non eta desberdinak zein parekoak izaten ikas dezakegun, zer zarena, daukazuna baino garrantzitsuagoa den lekua. Gune hauen gehiengoak gune okupatuak dira. Kortsarioen eta ontzidi inperialisten eskutik Herriak berak berreskuratuak. Jabego pribatuaren gehiegikeriaren eta gune autogestionatu ezaren arteko konfliktua azaleratzen duten espazioak dira.

Azkenengo hilabeteotan desalojo-bolada bat jasan dugu, eta okupazio mugimenduarekin bukatzea helburua duen ekaitz errepresibo bat dator, horrela gazteok desmasia bat den inposatutako sistema honen aurrean, autoantolakuntzan eta alternatibak eskaintzen jarraitu ez dezagun. Desalojatuak edo erasotuak izan diren La Komi, Iralako Gazte lokala, Ermitatze Plentzian, Koskoenea Portugaleten, Zalla edo Kukutza III gaztetxea freskoen ditugun adibideak dira.

Ez gara galernen eta ontzidi ikusgarrien beldur. Korrontearen kontra igeri egiten jarraituko dugu, ur nahastuetan murgiltzen eta ez dugu inoiz dudarik izango kai abandonatuak abordatzerako orduan, noizbait nahi duenak porturatu dadin.

Gure Itsasadar maiteko kai polit honetatik, datorren abuztuaren 25ean, osteguna arratsaldeko 17.00etan gaztetxeen defentsan bustitzeko egiten dugu deia Bilboko Plaza biribilean. Ah, ta ekarri ezazue gero izango ditugun sopresentzako arropak, Kulturgunean sikoblok proba eta errekaren okupazioa izango baitugu!

Gehitu nahi genuke, Komantxek, Bilboko Okupazio Mugimenduaren konpartsa den heinean, Aste Nagusian izango dugula, eta danok gonbidatuta zaudetela txosnan porturatzeko.

miércoles, 10 de agosto de 2011

aste nagusia badator!



20 – Zapatua:
11:00 Propaganda lasterketa 7katutik
15:00 Bazkaria txoznan
17:30 konpartsen Jaitsiera
20:00 Txoznen Irekiera Marijaiarekin

21- Domeka:
23:30 Antifa Rock Gaua (Ultima Neurona / Pabellón 314 / Bajo Presión)

22 – Astelehena
15:00 Pirata-Triangune Bazkaria + jokoak
18:00 Trikipoteoa
20:00 Zirku gala Koblakariren eskutik
23:30 Performance

23 – Martitzena
15:00 Bazkaria
18:00 Grafiti plis-plas
23:30 Hip Hop kontzertuak (RapdioAktiv / Fenomenos de la Naturaleza/ La bandha del patio)

24 – Egueztena
Planto eguna.
19:00 Desafioa

25 – Eguena. Okupazio aldeko eguna!
12:00 Onda Txapelketa
14:00 Gaztetxe eta gazte asanbladen Bazkari erraldoia
17:00 Okupazio eta Autogestioaren aldeko mania
18:30 Ikurriñari omenaldia
20:00 Itsasadarra okupatzera (Euskalgune ondoan) ekarri zure “tramankulu flotzatzailea”
23:30 Bailoteo Kontzertuak (AFU, Bizkaiko golfoa, Skasti)

26 Barikua

15:00 Bazkaria
19:00 Kukutza performance
20:00 Poteo musikatua

27 Zapatua

15:00 Bazkari Interkonpartsak
17:30 Herri kirolak (berriro irabaztera goaz!)
20:00 Poteo musikatua

28 Domeka

21:00 Azken Afaria
00:00 aZKUNAren erreketa

Igandetik larunbatera Kolektiboen Herridenda
Goizero 12:00 Rokodromoa, terraza, umeentzako margoak
03:00 gauero Lipdub Kukutza

martes, 5 de julio de 2011

Deustuko Baratza Taldea

Kaixo lagun!

mezu honen bitartez aurkeztu nahi dizuegu Deustuko Baratza Taldea
Ortu kooperatiboaren inguruan lan egiten dugun taldea gara.

Parte hartu nahi? Informazio gehiago jaso nahi baduzu idatzi guri eta bisitatu gure bloga!
Ezagutu nahi? Etorri asteazkenetan Deustuko Gazte lokalera 19etan eta ikusi gure argazkiak!
Lagundu nahi? Izan zaitez partaide, erosi gure produktuak (eztia, letxugak...) eta batez ere zabaldu mezua!
-------------------------------------------------

a través de este mensaje os queremos dar a conocer Deustuko Baratza Taldea
Somos un grupo de gente que trabajamos como huerto cooperativo.

¿Quieres participar? ponte en contacto con nosotrxs! y visita nuestro blog  
¿Quieres conocernos? puedes pasartelos miércoles por el Gazte lokala de Deustu a las 19h, mira nuestras fotos!
¿Quieres colaborar? participa en la huerta, comprar produtos (miel, lechugas...) y sobre todo comparte este mensaje!

Eskerrik asko!

hitzaldia kukutzan. ekainak 6

miércoles, 22 de junio de 2011

PRENTSAURREKORAKO DEIALDIA / CONVOCATORIA RUEDA DE PRENSA

Kukutza gaztetxeko asanbladak prentsaurreko ireki batetarako deialdia egin du ostegun honetan, ekainak 23 goizeko 11.00tan, egun eraikinaren jabe den enpresak bideratutako eraikinaren huste eta eraiste mehatxuaren berri emateko.

La asamblea de Kukutza gaztetxea convoca una rueda de prensa abierta a tod@s este jueves 23 de Junio a las 11:00 de la mañana  para dar a conocer la actual situación ante la amenaza de un posible desalojo y derribo del edificio por parte la empresa propietaria del mismo.


lunes, 13 de junio de 2011

LIP DUB Kukutzaren alde!!!!

Ekainak 19, domeka, 
arratsaldeko 17.00etan 
LIP DUB bat grabatuko dugu, ZE MAYS-ek Kukutzari egindako abestiarekin.

Jende asko behar dugu, beraz, gonbidatu zuen kuadriletako lagunak. Edonor atera daiteke: erabiltzaileak, tailerretako jende, auzokideak, kontertuetara etortzen zaretenak. Azken finean, gaztetxekide diren guztiak.

EKARRI zuen KAMISETAK ETA ONDO PASATZEKO GOGOAK!!!

GORA KUKUTZA!!!
GORA GAZTETXEAK!!!

jueves, 9 de junio de 2011

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!

KOSKOENAKO GAZTETXEA (Portugalete) 
gaur goizean desalojatu dute.

Arratsaldean 8etan Azkokan mani!!!!!!!!!!!



Zallako gaztetxeari su eman diote...


EZ DUGU ERASO GEHIAGORIK
ONARTUKO!

Ekainak 10, Ostirala
19.30tan Zallako Euskadi plazatik
mani

viernes, 20 de mayo de 2011

Animatu eta parte hartu!


DEUSTUKO GAZTE LOKALAREN 20. URTEMUGA

maiatzak 30
18:00 Gazteko Lantaldeen azoka+malabarra eta txalaparta tailerra (San Pedron)
19:30 Herrialde berdea filma (Gaztetxean)

maiatzak 31
19:30 Chiapasi buruz hitz egiten (Txoridendan)

ekainak 1
19:00 Kalejira poteoa (Txoridendatik)
20:30 Barbakoa (Aranbeitin, Arangoitiko igogailuaren ondoan)

ekainak 2
18:30 Pilota txapelketa finala (frontoian)
20:00 Jam session + urtemugako abestiaren aurkezpena (Gaztetxean)

ekainak 3
19:00 Gurpil poteo (Txoridendatik)
21:30 Antton kantautorea (Gaztetxean)

Larunbata, ekainak 4 (Bilboguneko azkoa. San Pedron)
11:00 Bilboguneko pregoia
11:00 Perkusio tailerra
13:30 Kalejira antifaxista Hegoaizearekin
15:00 Bertso-hop Bazkaria
          121SoundSystem+Ibon Ajuria+Izar Mendiguren
17:30 Bizkaiko erraldoiaren eguna (iruña metrotik)
21:00 Akatz!! (Frontoian)
23:00 Bad Sound System (Gaztetxean)

martes, 17 de mayo de 2011

kontzertuak 7katun (Ekintza Zuzena)


MAIATZAK 19 MAYO
Osteguna - jueves
Zazpi Katu Gaztetxean
(3 €) 20:00 retan

(*) Los beneficios servirán para la autogestión de la revista libertaria
vasca Ekintza Zuzena

lunes, 16 de mayo de 2011

IRALAKO GAZTE LOKALA DESALOJATUA!

ASTEARTEAN 20tan txalet de hiedartik MANIA!!

viernes, 29 de abril de 2011